XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urte gutxitan milaka ordenagailu kutsatu ditu.

Birus informatikoa, gaitza ala sabotaia?

Ordenagailuz ordenagailu bazterrak kutsatuz doan gaitza da birus informatikoa.

Birusa duen ordenagailuarekin harremanetan jartzen den ordenagailua kutsatzen du eta bere kabuz erreproduzitzen da.

Birus biologikoaren antzera funtzionatzen du beraz.

Ez da, halarik ere, ordenagailuaren barrenak erdoiltzen dituen zomorroa, nahita egindako programa konplikatua baizik.

Orain urte batzuk Estatu Batuetako informatika ikasle batek landutako birusak NASAko sare informatikoa kutsatu zuenean egin zen ezaguna ordenagailuen birusa.

Orduan, ikasleak alde guztietatik kontsultatzen zuten datu-base batean sartu zuen berak programatutako birusa, eta basearekin informazio bila harremanetan jartzen ziren guztietan sartzen zen birusa, bertako sistema informatikoa izorratuz.

NASAk datuen base horretara jo zuen eta, jakina, bere ordenagailuek izan zuten ikasle argi hark erditutako birusaren berri.

Izan da, hala ere, beste kasurik.

Estatu Batuetan Boeing entrepresa, Ordezkarien Ganbara, CIA, FBI eta Time aldizkariko sistema informatikoak birusak kutsatu zituela ezaguna da.

1987an Israel-en sortutako Friday 13th birus famatua estatu espainoleko ordenagailuetara ailegatu da aurten, Tu ordenador aldizkariak birus horrek kutsaturiko floppyak banatu zituenetik.

Donostiako Peritos eskolako ordenagailuek birusen bat edo batzuren eragina jasan dute, eta gauza bera gertatu omen da Deustuko informatika Fakultatean eta beste hainbat ikastetxetan.

Administrazioko nahiz enpresa pribatuetako banketxe, aseguru konpainia... sare informatikoetan ere sartu omen dira birusak, baina kasu horiek ez dira argitara eman, segurtasun arrazoiengatik noski.

Militarrak berak ere ez daude salbu.

Baina non daude gaitz honen sustraiak? zein dira bere eraginak?.

Administrazioko nahiz entrepresa pribatuetako sare informatikoetan ere sartu omen dira birusak, baina kasu horiek ez dira argitara eman segurtasun arrazoiengatik.

Programa bat besterik ez Birusa norbaitek nahita egiten duen programa bat baino ez da, azaldu digu informatikan aditua den Simeon Barrosok.

Birusa, erabiltzailearen baimenik gabe sistema informatikoetan sartuta dagoen eta bere burua kopia dezakeen programa autonomoa da, helburu zehatz bat duela: sistemaren funtzionamendu normala izorratzea.

Beraz, bere eginkizuna ezabatzea edo berridaztea modu independiente batez betetzen du, birusaren programatzailearekin kontakturik izan gabe.

Birusa programatzeko sistemaren ezagutza maila oso handia behar da.

Benetan fenomenoak dira sistemen segurtasun mekanismoak gainditzen dituzten birus hauek programatzen dituztenak, diosku S. Barrosok.

Behin birusa burutua eta sistema informatiko batean kokatua dagoenean, beste sistemak kutsatzen hasten da.